11/12/2010 ZAMUDIOKO FINALA


Pasa den larunbatean Zamudioko Euskateleko egoitzean izan ginen beste ikastetxeko ogeita sei talderekin batera Legoko txapelketa burutzen. Oso egun intentsoa izan zen, goizeko zortzietan hasi eta ia arratsaldeko lauak arte egon ginen buru belarri robotikako probak burutzen, gure proiektu zientifikoa azaltzen eta proiektu teknikoa defenditzen. Egun polita izan zen, non ez ziren falta izan barregurazko, urduritasunezko, larritasunezko momentuak eta nola ez, poztasun betetako uneak, gure saria jaso genuean, Talde-arima hoberena, hain zuzen ere. Zorionak!

2010/12/09 udaletxean

Gaur udaletxera joan gara Ferrolego2010 taldeko lau ikaskide Ortuellako alkatea den Oskar Martinezekin eta Elai enpresako gerentea den Daniel Vazquezekin gure proiektuaren lanari buruz hitz egiteko. Udaletxeko gela nagusian gure lana powerpointen bidez, bideoen bidez eta blog honen bidez erakutsi eta azaldu diegu. Alkateari asko gustatu zaio gure lana. Honen ondorioz Ortuellako udalerako lan egiten duten entrepresa batzuren gure proiekturako laguntza lortu nahi izan dugu. Eskerrik asko zuen adeitasunagatik.

2010-12-03 Ortuellako alkatea San Felixen

Gaur ikastetxean Ortuellako Alkate Txit gorena izan dugu bisitan. Bisitaren helburua gure ikastetxeak aurten eskutartean duen First Lego League proiektuaren  hurbileko ezagupena izan da. Horretarako proiektuaren ardura duten irakasleak eta DBH 3. mailako ikasleen ordezkari batzuk egon gara berarekin batzartuta.
Gogo biziz azaldu eta bideoz erakutsi diogu alkateari proiektuaren lana:  robot baten diseinua, eraikuntza eta  programazioa. Aurten proiektuaren gaia Robotika eta Biomedikuntza da eta horregatik ikasleek eraiki dituzten eta robotak bete behar dituen misioak giza-gorputzaren gaixotasun eta sendabideekin zerikusia dute. Bestalde, proiektu zientifiko bat ere bete behar izan dugu, Narkolepsia gaixotasunari buruz. Gaixotasun honi buruzko ezagupena handitzeko Gurutzetako ospitaleko Iker Bilbao neurologoarekin izan gara eta berari ere gaixotasun honetarako ikasleek proposaturiko konponbidea erakutsi genion.
Lan hau oso interesgarri iruditu zaio Alkate jaunari eta bere burua eskeini du gure lan bikain hau hedatzeko.

Narkolepsiari buruzko filme bat grabatzen ari gara

Proiektu zientifikoan lan egiten ari gara eta narkolepsiari buruzko bideo bat egin dugu. Bideo horretan gu gara antzezleak eta gaixotasun hori pairatzen duen neska baten istorio bat kontatzen dugu. Oso gustura egon gara istorioa pentsatzen eta idazten, ondoren grabatzen eta azkenik, gure ikaskide batek editatuko du, ostegunean prest izateko. Horren berri emango dizuegu.

2010-11-30 Proiekturako patrozinatzaileen bila


Asteartean patrozinatzaileak bilatzearen lana tokatu zitzaigun. Horretarako lehenengoz proiektuaren eta gure eskaeraren laburpena egin genuen eskutitz batean eta hura herriko banketxe eta beste bulego eta enpresei banatzera atera ginen. Babesle batzuek berehala erantzun digute eta gaur egun baditugu lau babesle: La Caixa, Mapfre eta Ocio. Eskerrik asko guztioi!!

25/11/2010 Gurutzetako ospitalean neurologo batekin




Gaur Gurutzetako ospitalera joan gara eta Iker Bilbao neurologoarekin bildurik egon gara. Narkolepsiari buruzko galderak egin dizkiogu eta berak erantzun digu oso atsegin, powerpointa eta bideo batzuk erakusten. Bere azalpenak oso argiak izan dira eta gaixotasun hau hobe ezagutzeko balio izan digu; gaixotasunaren deskribapena egin digu, gaixotasuna arintzeko medikazioaren funtzioak, diagnostikoa nola egiten den, gaixotasunak pertsona bati ipintzen dizkion mugak azaldu dizkigu.
Guk ere gure lana aurkeztu diogu eta gaixotasun honekiko gure konponbide fiktizioa ere.
Eskerrik asko Iker Bilbao Doktore zure harrera onagatik.

22-11-2010 Proiektu zientifikorako elkarrizketa eta gehiago.

Gaur egindako lanak hauek izan dira:
Robotikako taldekideok: bihotzaren misioan landu dugu
Proiektu zientifikoan  hiru talde egin ditugu :
Lehenengo taldeak  gure eskolako neska bati epilepsia  gaixotasunari buruzko elkarrizketa egin dio, narkolepsiarekin dituen antzekotasunak aztertzeko asmoz.
Bigarren taldeak narkolepsiaren porwepointa amaitu du.
Eta hirugarren taldeak proiektu teknikoa amaitzen lagundu du.
Argazkian elkarrizketaren une bat ikus dezakezue:

Robotak misioak betetzen

19-11-2010 Ospitalera bisita prestatzen ari gara

Mediku batekin geratu gara hurrengo ostegunean  bere kontsultara joateko eta narkolepsiari buruzko informazioa eta datuak hartzeko gure proiektu zientifikoa hobeto egin ahal izateko.
Oraintxe medikuari planteatzeko galderak prestatzen ari gara eta horrez gain ere pertsona narkoleptiko baten kontaktua eskatuko diogu berarekin komunikatzeko eta berari galderak egin ahal izateko.
Medikua neurologo bat da, klaseko 14 pertsona ospitalera autobusez joango gara, argazki kamerarekin eta koaderno batzuekin informazioa hartzeko.
Hurrengo sarrera batean honen berri emango dizuegu.

Egindako pintza roboterako

Hasi gara robotak behar duen pintza egiten. Horretarako motor bat erabili izan dugu eta egiten ari garen misioak betetzeko beharrezkoa dela pentsatu genuen. Hauxe da:

Kit-a ailegatu da

Duela egun batzuk konturatu ginen misio guztiak betetzeko beharrezkoa zela gure robotari elementu gehiago gehitzea eta beraz, kit berezi bat eskatu egin genuen eta gaur heldu da 600 piezetako kit-a.  Robotari erantsiko dizkiogun pieza hauekin robotak berak ekintza gehiago eta misio gehiago aurrera eraman ahal izango ditu. Robotika taldekoak dira eraikuntza hauen arduradunak eta ez da lan erraza, baina  jo ta ke daude. Aupa Ferrolego!

12-11-2010 Arazoak eta konponbideak

Gaur arazo asko eduki dugu :
Bi misio egiteko gauzak  txarto eginda zeudela konturatu gara eta berriro egin izan behar dugu .
Robotikan robotaren misioak egiten ari dira eta bi misio gordeta eta kontrolatuta dauzkagu .
Legori eskari bat egin diogu, pieza anitz duen kit-a, hain zuzen, konturatu egin garelako misio guztiak egiteko piezak falta zirela. Orain eskaera jasotzeko SEUR-en zain gaude .

2010-11-11 Robotikako talde super langilea

Gaur robotikaren taldea geratu da ikastetxeko laborategian eguerdian jaten,robota aurreratzeko eta misio gehiago egiteko.
Esfortzu handia egiten dute 5 ikaskide hauek geratzen direlako bere ordu libreetan!! EA IRABAZTEN DUGUN NESKA-MUTILOK!!




Egunerokoa. 2010-11-08

Gaur, proiektu zientifikoan  informazio bilatu  dugu  Narcolepsiari buruz...
Gaur robotikan konturatu egin dira robota txarto eginda dagoela eta berriz egin behar izan dute

Euskalteleko egoitzean lehen batzarra

Urduri geunden egun horretan. Gure klaseko hamar kide bakarrik joan behar izan genuen batzar horretara. Leku askotako ikastetxeetako jendea etorri zen Euskaltel-eko egoitzera.Aulkietan eseri ginen eta jende asko igo zen eszenatokira bere esperentzia kontatzeko, oso esperientzia interesgarria iruditu zitzaigun eta begi itxiekin hitzarmena baieztatu genuen. Klasera ailegatzean guztiek pentsatsen genuen retoa oso zaila izango zela..                                                                                              


                                  

                                                                                           

Robotika Taldearen argazkiak

Bost pertsonetako taldea egin dugu.
Eta hemen egin duguna izan da misioak egiteko behar den robota eraikitzea, baina robota egiteko eta haien misioak betetzeko prozesu luzea eta zaila izan da eta internetetik bilatu behar izan dugu. Misioak arraro samarrak  dira. 







Proiektu Zientifikoa:NARKOLEPSIA ETA LUPUS

Lehenengoz guztiok batera bilatu behar genituen gaixotasun interesgarriak gure proiekturako eta horietarako konponbidea ere pentsatu.
Lau aukeratutak geneuzkan, azkenean  bi aukeratu dugu: NARKOLEPSIA ETA LUPUS.
Orduan bi talde sortu genituen informazioa elkartzeko gaixotasunaren arabera. Argazkiak eta informazioa bildu, aurkezpen bat egin, konponbide bat sortu..etab...
Gero bi gaixotasunen artean narkolepsia erabaki dugu aurkezteko.

Robotaren mahaia txukuntzen: argazki batzuk

Hemen mahaia jartzen,tapetea ondo kokatzen 
eta zurgagailu batekin garbitzen eta zikinkeria  kentzen geunden:


Tapetearen montaketa

Tapetea ipintzeko mahaia, Otxarkoagako Lanbide Heziketa zentroko ikasleek egin ziguten guretzako eta ikastetxera ekarri ziguten ere. Guk mahaiaren gainean tapetea ipini genuen baina lehenengoz zurgagailua pasatu behar izan genion mahaiari, zerrautsa kentzeko. Geroxeago tapetea ipini eta eraikitako misioak gainean kokatu genituen belkro berezi  batekin. Hona hemen argazki batzuk:


Ferrolego 2010

Kaixo , San Felixko ikastetxeko ikasleak gara, DBH 3. mailakoak zehazki, eta aurten lehenengoz Legoko proiektuan sartuta gaude. Gure taldearen izena Ferrolego 2010 izango da. Gaur blog hau sortu dugu eta bere helburua pausoz pauso gure lana kontatzeko eguneroko bat izatea da.

lehenengo egunak

Hasieran denak batuta geunden misioak egiteko orduan hobeto lantzeko
hiru talde erabaki genuen.
Bi egunetan misioak amaituta genituen orduan konturatu ginenean
ez ziren piezak egokitzen berriro misioak txarto zeudenak eraiki genituen.



AUPA LAGUNOK!!