11/12/2010 ZAMUDIOKO FINALA


Pasa den larunbatean Zamudioko Euskateleko egoitzean izan ginen beste ikastetxeko ogeita sei talderekin batera Legoko txapelketa burutzen. Oso egun intentsoa izan zen, goizeko zortzietan hasi eta ia arratsaldeko lauak arte egon ginen buru belarri robotikako probak burutzen, gure proiektu zientifikoa azaltzen eta proiektu teknikoa defenditzen. Egun polita izan zen, non ez ziren falta izan barregurazko, urduritasunezko, larritasunezko momentuak eta nola ez, poztasun betetako uneak, gure saria jaso genuean, Talde-arima hoberena, hain zuzen ere. Zorionak!

2010/12/09 udaletxean

Gaur udaletxera joan gara Ferrolego2010 taldeko lau ikaskide Ortuellako alkatea den Oskar Martinezekin eta Elai enpresako gerentea den Daniel Vazquezekin gure proiektuaren lanari buruz hitz egiteko. Udaletxeko gela nagusian gure lana powerpointen bidez, bideoen bidez eta blog honen bidez erakutsi eta azaldu diegu. Alkateari asko gustatu zaio gure lana. Honen ondorioz Ortuellako udalerako lan egiten duten entrepresa batzuren gure proiekturako laguntza lortu nahi izan dugu. Eskerrik asko zuen adeitasunagatik.

2010-12-03 Ortuellako alkatea San Felixen

Gaur ikastetxean Ortuellako Alkate Txit gorena izan dugu bisitan. Bisitaren helburua gure ikastetxeak aurten eskutartean duen First Lego League proiektuaren  hurbileko ezagupena izan da. Horretarako proiektuaren ardura duten irakasleak eta DBH 3. mailako ikasleen ordezkari batzuk egon gara berarekin batzartuta.
Gogo biziz azaldu eta bideoz erakutsi diogu alkateari proiektuaren lana:  robot baten diseinua, eraikuntza eta  programazioa. Aurten proiektuaren gaia Robotika eta Biomedikuntza da eta horregatik ikasleek eraiki dituzten eta robotak bete behar dituen misioak giza-gorputzaren gaixotasun eta sendabideekin zerikusia dute. Bestalde, proiektu zientifiko bat ere bete behar izan dugu, Narkolepsia gaixotasunari buruz. Gaixotasun honi buruzko ezagupena handitzeko Gurutzetako ospitaleko Iker Bilbao neurologoarekin izan gara eta berari ere gaixotasun honetarako ikasleek proposaturiko konponbidea erakutsi genion.
Lan hau oso interesgarri iruditu zaio Alkate jaunari eta bere burua eskeini du gure lan bikain hau hedatzeko.

Narkolepsiari buruzko filme bat grabatzen ari gara

Proiektu zientifikoan lan egiten ari gara eta narkolepsiari buruzko bideo bat egin dugu. Bideo horretan gu gara antzezleak eta gaixotasun hori pairatzen duen neska baten istorio bat kontatzen dugu. Oso gustura egon gara istorioa pentsatzen eta idazten, ondoren grabatzen eta azkenik, gure ikaskide batek editatuko du, ostegunean prest izateko. Horren berri emango dizuegu.

2010-11-30 Proiekturako patrozinatzaileen bila


Asteartean patrozinatzaileak bilatzearen lana tokatu zitzaigun. Horretarako lehenengoz proiektuaren eta gure eskaeraren laburpena egin genuen eskutitz batean eta hura herriko banketxe eta beste bulego eta enpresei banatzera atera ginen. Babesle batzuek berehala erantzun digute eta gaur egun baditugu lau babesle: La Caixa, Mapfre eta Ocio. Eskerrik asko guztioi!!