11/12/2010 ZAMUDIOKO FINALA


Pasa den larunbatean Zamudioko Euskateleko egoitzean izan ginen beste ikastetxeko ogeita sei talderekin batera Legoko txapelketa burutzen. Oso egun intentsoa izan zen, goizeko zortzietan hasi eta ia arratsaldeko lauak arte egon ginen buru belarri robotikako probak burutzen, gure proiektu zientifikoa azaltzen eta proiektu teknikoa defenditzen. Egun polita izan zen, non ez ziren falta izan barregurazko, urduritasunezko, larritasunezko momentuak eta nola ez, poztasun betetako uneak, gure saria jaso genuean, Talde-arima hoberena, hain zuzen ere. Zorionak!

2010/12/09 udaletxean

Gaur udaletxera joan gara Ferrolego2010 taldeko lau ikaskide Ortuellako alkatea den Oskar Martinezekin eta Elai enpresako gerentea den Daniel Vazquezekin gure proiektuaren lanari buruz hitz egiteko. Udaletxeko gela nagusian gure lana powerpointen bidez, bideoen bidez eta blog honen bidez erakutsi eta azaldu diegu. Alkateari asko gustatu zaio gure lana. Honen ondorioz Ortuellako udalerako lan egiten duten entrepresa batzuren gure proiekturako laguntza lortu nahi izan dugu. Eskerrik asko zuen adeitasunagatik.

2010-12-03 Ortuellako alkatea San Felixen

Gaur ikastetxean Ortuellako Alkate Txit gorena izan dugu bisitan. Bisitaren helburua gure ikastetxeak aurten eskutartean duen First Lego League proiektuaren  hurbileko ezagupena izan da. Horretarako proiektuaren ardura duten irakasleak eta DBH 3. mailako ikasleen ordezkari batzuk egon gara berarekin batzartuta.
Gogo biziz azaldu eta bideoz erakutsi diogu alkateari proiektuaren lana:  robot baten diseinua, eraikuntza eta  programazioa. Aurten proiektuaren gaia Robotika eta Biomedikuntza da eta horregatik ikasleek eraiki dituzten eta robotak bete behar dituen misioak giza-gorputzaren gaixotasun eta sendabideekin zerikusia dute. Bestalde, proiektu zientifiko bat ere bete behar izan dugu, Narkolepsia gaixotasunari buruz. Gaixotasun honi buruzko ezagupena handitzeko Gurutzetako ospitaleko Iker Bilbao neurologoarekin izan gara eta berari ere gaixotasun honetarako ikasleek proposaturiko konponbidea erakutsi genion.
Lan hau oso interesgarri iruditu zaio Alkate jaunari eta bere burua eskeini du gure lan bikain hau hedatzeko.

Narkolepsiari buruzko filme bat grabatzen ari gara

Proiektu zientifikoan lan egiten ari gara eta narkolepsiari buruzko bideo bat egin dugu. Bideo horretan gu gara antzezleak eta gaixotasun hori pairatzen duen neska baten istorio bat kontatzen dugu. Oso gustura egon gara istorioa pentsatzen eta idazten, ondoren grabatzen eta azkenik, gure ikaskide batek editatuko du, ostegunean prest izateko. Horren berri emango dizuegu.

2010-11-30 Proiekturako patrozinatzaileen bila


Asteartean patrozinatzaileak bilatzearen lana tokatu zitzaigun. Horretarako lehenengoz proiektuaren eta gure eskaeraren laburpena egin genuen eskutitz batean eta hura herriko banketxe eta beste bulego eta enpresei banatzera atera ginen. Babesle batzuek berehala erantzun digute eta gaur egun baditugu lau babesle: La Caixa, Mapfre eta Ocio. Eskerrik asko guztioi!!

25/11/2010 Gurutzetako ospitalean neurologo batekin




Gaur Gurutzetako ospitalera joan gara eta Iker Bilbao neurologoarekin bildurik egon gara. Narkolepsiari buruzko galderak egin dizkiogu eta berak erantzun digu oso atsegin, powerpointa eta bideo batzuk erakusten. Bere azalpenak oso argiak izan dira eta gaixotasun hau hobe ezagutzeko balio izan digu; gaixotasunaren deskribapena egin digu, gaixotasuna arintzeko medikazioaren funtzioak, diagnostikoa nola egiten den, gaixotasunak pertsona bati ipintzen dizkion mugak azaldu dizkigu.
Guk ere gure lana aurkeztu diogu eta gaixotasun honekiko gure konponbide fiktizioa ere.
Eskerrik asko Iker Bilbao Doktore zure harrera onagatik.

22-11-2010 Proiektu zientifikorako elkarrizketa eta gehiago.

Gaur egindako lanak hauek izan dira:
Robotikako taldekideok: bihotzaren misioan landu dugu
Proiektu zientifikoan  hiru talde egin ditugu :
Lehenengo taldeak  gure eskolako neska bati epilepsia  gaixotasunari buruzko elkarrizketa egin dio, narkolepsiarekin dituen antzekotasunak aztertzeko asmoz.
Bigarren taldeak narkolepsiaren porwepointa amaitu du.
Eta hirugarren taldeak proiektu teknikoa amaitzen lagundu du.
Argazkian elkarrizketaren une bat ikus dezakezue:

Robotak misioak betetzen

19-11-2010 Ospitalera bisita prestatzen ari gara

Mediku batekin geratu gara hurrengo ostegunean  bere kontsultara joateko eta narkolepsiari buruzko informazioa eta datuak hartzeko gure proiektu zientifikoa hobeto egin ahal izateko.
Oraintxe medikuari planteatzeko galderak prestatzen ari gara eta horrez gain ere pertsona narkoleptiko baten kontaktua eskatuko diogu berarekin komunikatzeko eta berari galderak egin ahal izateko.
Medikua neurologo bat da, klaseko 14 pertsona ospitalera autobusez joango gara, argazki kamerarekin eta koaderno batzuekin informazioa hartzeko.
Hurrengo sarrera batean honen berri emango dizuegu.