Kit-a ailegatu da

Duela egun batzuk konturatu ginen misio guztiak betetzeko beharrezkoa zela gure robotari elementu gehiago gehitzea eta beraz, kit berezi bat eskatu egin genuen eta gaur heldu da 600 piezetako kit-a.  Robotari erantsiko dizkiogun pieza hauekin robotak berak ekintza gehiago eta misio gehiago aurrera eraman ahal izango ditu. Robotika taldekoak dira eraikuntza hauen arduradunak eta ez da lan erraza, baina  jo ta ke daude. Aupa Ferrolego!

2 comentarios:

  1. Azkenean ailkegatu diraa piezak-!!
    Orain esfortzu handiarekin hau ondo aterako da!
    PRIMERAN FERROLEGO

    ResponderEliminar