25/11/2010 Gurutzetako ospitalean neurologo batekin




Gaur Gurutzetako ospitalera joan gara eta Iker Bilbao neurologoarekin bildurik egon gara. Narkolepsiari buruzko galderak egin dizkiogu eta berak erantzun digu oso atsegin, powerpointa eta bideo batzuk erakusten. Bere azalpenak oso argiak izan dira eta gaixotasun hau hobe ezagutzeko balio izan digu; gaixotasunaren deskribapena egin digu, gaixotasuna arintzeko medikazioaren funtzioak, diagnostikoa nola egiten den, gaixotasunak pertsona bati ipintzen dizkion mugak azaldu dizkigu.
Guk ere gure lana aurkeztu diogu eta gaixotasun honekiko gure konponbide fiktizioa ere.
Eskerrik asko Iker Bilbao Doktore zure harrera onagatik.

1 comentario:

  1. Oso bisita interesgarri eta aberasgarri iruditu zitzaidan, gainera medikua oso atsegina izan zen gurekin. Eskerrik asko.
    Nagore.

    ResponderEliminar