2010-12-03 Ortuellako alkatea San Felixen

Gaur ikastetxean Ortuellako Alkate Txit gorena izan dugu bisitan. Bisitaren helburua gure ikastetxeak aurten eskutartean duen First Lego League proiektuaren  hurbileko ezagupena izan da. Horretarako proiektuaren ardura duten irakasleak eta DBH 3. mailako ikasleen ordezkari batzuk egon gara berarekin batzartuta.
Gogo biziz azaldu eta bideoz erakutsi diogu alkateari proiektuaren lana:  robot baten diseinua, eraikuntza eta  programazioa. Aurten proiektuaren gaia Robotika eta Biomedikuntza da eta horregatik ikasleek eraiki dituzten eta robotak bete behar dituen misioak giza-gorputzaren gaixotasun eta sendabideekin zerikusia dute. Bestalde, proiektu zientifiko bat ere bete behar izan dugu, Narkolepsia gaixotasunari buruz. Gaixotasun honi buruzko ezagupena handitzeko Gurutzetako ospitaleko Iker Bilbao neurologoarekin izan gara eta berari ere gaixotasun honetarako ikasleek proposaturiko konponbidea erakutsi genion.
Lan hau oso interesgarri iruditu zaio Alkate jaunari eta bere burua eskeini du gure lan bikain hau hedatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario